Itzulpen
automatikoa

Santa Ageda bezpera degu…

Otsailaren 4an, San Blas egunaren biharamunean, kalera atera gara kopla kantari: Santa Ageda bezpera hemen da.

Baratzan hasi dugu eguna, lurra esnatzeko abestu dugu lehenengo kopla sorta. Ondoren, kalejiran joan gara eta geldialdiak egin ditugu: Sukia tabernako plazan, Euskaltegian, Eguneko zentroan, herriko plazan eta kultur etxean. Geldialdi bakoitzean koplak abestu dituzte LHtik hasi eta DBH 4rainoko ikasleek, txandan txanda, zikloz ziklo, eta zaharrenek ikasbidairako maindirea pasa dute. Kalejiran zein geldialdietan jende ugari arrimatu da taldera, eta denok ere, bizipoz ederra sentitu dugu.

Eguerdirako eskola bueltatu gara, eguzki ederra lagun genuela.