LH 4-5 eta 6ko ikasleak Zuazara joan dira aste honetan pare bat eguneko egonaldia egitera. Ikasleek talde izaera, natura eta elkarlana sustatzeko jarduerak egin dituzte: arrauna, bela, windsurfa, pedaloak… Tutoreekin batera, bizipen ugari pilatu dituzte bi egun hauetan, eta bizipen horiek baliagarria izango zaizkie hemendik aurrera eskolan bertan ere.
Etorri berritan esan digutenez, ura ere ohikoa baino epelago dago, eta bainatu ere bainatu ahal izan dira. Dena den, uretako ekintzez gain, lehorrean ere izugarri gozatu dute, Zuazako irlan pake izugarria egoten baita egun osoan zehar. Baten batek esango du, ikasle hauek beti oporretan egoten al dira? Astelehenean ikusi beharko nola datozen.

