Aste berezia izan zen ekainaren 15ekoa eskola guztiarentzat, eta egun berezia, berriz, DBH4ko ikasleentzat ekainaren 19koa. Ez zen alperrik izan beren azkeneko eguna eskolan. Hamalau urte eta gero etapa bat ixteko moduko ekitaldia egin zuten musika, dantza, bertso, txiste eta oroigarriekin. Hementxe duzue bideoa ikusgai.
Aurretik ordea, eskolako azkeneko astea izaki, hainbat gauza egin zituzten gure ikasleek, aste berezia izan zen ekainaren 15ekoa. Bateko txango, besteko tailer edo eta bestelako proiektuak eta jarduerak gauzatzeko aprobetxatu ziren azken egunak. DHBn padel surf-a, kaiak-a, txikientzako txontxongilo erakustaldia, Esperientzia Eskolakoekin sukaldaritza eta joste saioak, landare inbaditzaileen erauzketa eta Donostiara eta Zarautza joateko aprobetxatu zituzten azken lau egunak.
HH-n eta LHn, aldiz, hamaiketako bereziak egin zituzten, eta, nola ez, hondartzara eta udal kanpineko ingerileku berria probatzera ere joan ziren. Alde horretatik eskerrak eman behar dizkiogu Orioko Udalari kanpineko igerilekua erabiltzako erakutsi duen prestutasunagatik.
Eta honela agurtu ditugu ikasleak aurten. Bejondeizuela neska-mutilak, ondo joan dagizuela udara eta, eskola lagako duzutenoi ondo joan dagizuela aurrerantzean ere!







