Itzulpen
automatikoa

Printzipio pedagogikoak

Gure eguneroko jardunak izaera eta ezaugarri propioak ditu eta Hezkuntza Proiektua da gure oinarria.

Hezkuntza Proiektua egiten den guztiaren oinarria da, ikasturtez-ikasturte egiten denari koherentzia eta orokortasuna ematen dio. Gure eskolan gurasoak eta irakasleak ikasleen garapenean parte aktiboa gara, eta gure ekarpenak koordinatuta egoten dira.

DBHko amaitzean gure ikasleak kanpora joaten direnean konpetenteak izatea da gure xede nagusia. Horretarako funtsezko konpetentziak ikasgai eta eremu guztietan landuko dira, eta ezagutza, trebetasun eta jarrera desberdinak garatzea izango dira gure ipar.

Horretarako, Zaraguetako eskolako maila guztietan bezala, ikasketa metodo aktiboetan eta, batez ere DBHn, autoerregulazioan oinarritzen gara, ikaslea erdigunean jarri eta protagonista nagusia izaten da. Akonpainamendua tutore eta irakasleek egiten dute, eta banakako planen bidez, eta familiekin elkarlanean, berme guztiak jartzen ditugu ikasleen ikasketa prozesua bide onetik joan dadin.

Printzipio Pedagogikoak - Zaragueta Herri Eskola

Ikasketa prozesu honi zentzu betea emateko berebiziko garrantzia ematen diegu: disziplina arteko proiektuei, ebaluazio hezigarriari, STEAM proiektuei eta digitalizazioari, naturarekiko kontaktuari eta bere zaintzari, irteera pedagogikoei, matematika manipulatiboei eta problemen ebazpenei, hizkuntzen trataera bateratuari eta irakurketa partekatuari, eta ikaskuntza kooperatiboari. Ebidentzia zientifikoen arabera, ikasgai desberdinen arteko elkarrekintzan eta berdinen arteko elkarlanean ikasten baita gehien.

Hau guztia burutzean adin desberdineko ikasle taldeak elkareragiten jartzen ditugu. Txikiek handiengandik ikasten dute, eta handienek dakiten hori ainguratzen dute beren ikasketa prozesuaz jabetuz.

Printzipio pedagogikoak - Zaragueta Herri Eskola Orio