Itzulpen
automatikoa

Jarduerak

Jardueretan aberatsa den eskola da gurea. Eskola komunitateak egiten duen lanari esker, ikasleek hamaika gauza esperimentatzeko aukera dute.

Jarduerak - Zaragueta Herri Eskola Orio

Jarduera pedagogikoak

Eskola ordutegiaren barruan, bizitzan izango dituzten erronka anitzetarako prestatzen ditugu ikasleak.

Idazleak eskolan

Irakurtzeko zaletasuna lantzeko asmoz idazle bat edo bi etorriko dira eskolara.

Ipuin kontalaria

Ingelesezko ipuin kontalaria etorriko da eskolara.

Herri kirola

Herri kiroletako Federazioarekin LH 5. eta 6. mailako ikasleek egiten dute.

Udal Literatur eta marrazki lehiaketa

LH3tik DBH4ra bitarteko ikasleek gure herrian antolatzen den literatur eta marrazki lehiaketan parte hartuko dute.

Sare sozialak

Sare sozialei buruzko hitzaldiak egingo dira. Ertzaintzak eskainiko die LH6ko eta DBH4ko ikasleei; LH5eko, DBH1eko eta DBH2koei Pantallas Amigas elkarteak eskainiko diete.

Bide Heziketa

LHko eta DBHko ikasleekin egiten da. DBH4ko ikasleek DYArekin Lehen Sorospenak ikastaroa egingo dute. DBH3 eta DBH4koek teatroforumean parte hartzen dute.

Kirol egokitua

DBHko ikasleentzat.

Sexu heziketa

LH6ko eta DBH2. eta DBH4.eko ikasleentzat.

Alkoholaren eta beste drogen inguruko lanketa

DBHko ikasleekin egiten da.

Jarduera Pedagogikoak - Zaragueta Herri Eskola

Kantu saioa

HH eta LHko ikasleak aritzen dira hilero.

Irratia

Ikasleek bi astetik behin irrati saio bat prestatzen dute. Gidoigileak eta aurkezleak LH5. eta 6.mailako ikasleak izaten dira.

Osasuntsu bizi

Osasun ohiturak barneratzeko hainbat ekintza antolatzen dira eskola mailan urtean zehar; horien artean Osasun Astea.

AZAROAK 25
“Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna”

Mankomunitateak antolatutako hainbat ekintzatan parte hartzen da.

MARTXOAK 8
“Emakumeen Nazioarteko Eguna”

Mankomunitateak antolatutako hainbat ekintzatan parte hartzen da.

MAIATZAREN 17
“LGTBIQ+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna”

Mankomunitateak antolatutako hainbat ekintzatan parte hartzen da.

Jai girokoak

Guraso elkarteako kideen laguntzari esker, Euskal Herrian eta Orion errotuta dauden hainbat jai ospatzen ditugu.

Euskararen Nazioarteko eguna

Euskararen eguna, abenduaren 3an, ospatzen dugu.

San Martin, San Tomas, Olentzero jaia, San Sebastian, Santa Ageda eta inauteriak

Jai guzti hauek ospatzen ditugu gurean.

Eskola zabalik

Matrikulazio garaian larunbat goiz batez eskola zabalik izaten dugu.

Apirilak 23

“Liburuaren eguna” ospatzen dugu.

Eskolaren eguna

Ekainaren hirugarren larunbatean ospatzen dugu.

Eguerdiko jarduerak

Eguerdian eskaintzen ditugun jarduerak dohainik izaten dira, eskolan ikasten duen ikasle orok parte hartzeko eskubidea izan dezan.

Eguerdiko Jarduerak - Zaragueta Herri Eskola

Irteera eta txangoak

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Irteera eta txangoak - Zaragueta Herri Eskola

DBH

  • · Agorregi, Zumaiako flysch-a, Albaola, Mutiozabal, Balentziaga museoa…
  • · Oinezko eta uretako irteerak (arrauna, padel surfa, piragua, surfa…)
  • · Gamarrako igerilekuak
  • · DBH 4. mailako ikasleek etapa amaierako ikasketa-bidaia antolatzen dute.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza - Zaragueta Herri Eskola

Eskola kirola

Zaraguetako Ubera guraso elkarteak Lehen Hezkuntzako ikasleentzat Eskola Kirola antolatzen du.

Astean behin maila bakoitzak entremanentu saioa izaten du eta larunbatetan Eskola Kiroleko jarduerak izaten dituzte.
Guraso elkarteak antolatzen du autobus zerbitzua.

Ubera guraso elkarteak antolatuta

Orioko Kros txikia

Ubera Guraso Elkarteak 2010etik Orioko eta inguruko herrietako HH2-LH6 ikasleentzat antolatzen duen ekintza. Maiatzeko larunbat goiz batean ospatzen da.

Bizikleta astea

Ubera Guraso Elkarteak ikasturtean zehar astebetez bizikletaz eskolara joan-etorria taldean egiteko aukera eskaintzen du.

Tailerrak

Hilean behin, ostiral arratsaldez, Ubera Guraso Elkarteak tailerrak antolatzen ditu: Te eta pasta marokiarra, zura lantzeko tailerra, ipuin kontaketa…

Mendi Irteerak

Familian joateko mendi irteerak proposatzen dira.

Festak

Ubera Guraso Elkarteak antolatzen ditu: gaztain erre jana sanmartinetan, santomasetan txistor-jana, Gabonetan herritik zehar kantu saioa, inauterietan txokolatada, ikasturte bukaerako eskolaren festa, etab.