Itzulpen
automatikoa

Hastera goaz!

Irailarekin batera, 24-25 ikasturteari hasiera eman diogu gaur. DBHko ikasleak aurkezpen saiora etorri dira, eta ezagutu dituzte dagoeneko beren tutore eta hainbat berritasun ere. Ohiko ordutegiarekin astelehenean hasiko dira. Betiko moduan, irailean, ordutegi trinkoa izaten dutenez, DBH ikasleek garraio zerbitzua bai baina ez dute jangela zerbitzurik izango.

HH eta LHkoak, aldiz, astelehenean hasiko dira, ohiko ordutegian. Txikienak egokitzapenarekin abiatuko dira, poliki-poliki, eta gainontzekoak goizeko jardunaldian. Aste beteren ondoren, hilaren 13an hasiko dira goiz eta arratsalde. HHko eta LHko ikasleek datorren hastean garraio eta jangela zerbitzua izango dute.

Ilusioz beterik hasi gara, seguru ikasturte oparoa eta pozgarria izango dela guztiontzat. Ongi etorri denoi!