[elhuyar_lang_selector]

See you “laxter” Blair

Maiatzarekin batera badoa gure ingeleseko laguntzailea Blair Cardiel estatubatuarra. Atzo agur txiki bat prestatu genion bere lana eskertzeko. Egia esan, kariño handiz egin du lana eta gure ikasleek ere halaxe agurtu zuten, esker onez. Ikurriña bat sinatu, opari batzuk eman eta azken agurra dantzatu zioten.

Blairrek esker ona adierazi zuen, eta hasieratik beso zabalik hartu dugula azpimarratu nahi izan du. Festetan, ospakizunetan eta orokorrean euskal kulturan parte izatera bultzatu izana izugarri eskertu du, batez ere, berarentzat horren desberdina den ohiturak ezagutzeko balio izan diolako.

Orain udaran bere familia etorriko da, eta Gipuzkoa eta ingurua erakusteko asmoa du.  Eskerrik asko Blair, eta ondo-ondo ibili! See you “laxter”!