[elhuyar_lang_selector]

Eskola egunerako prest!

Datorren larunbatean eskolaren eguna ospatuko dugu Zaraguetan. Urtero bezala egitarau oparoa antolatu du Ubera familia elkarteak. Ikasleen emanaldiarekin hasi eta meriendarekin eta txukunketarekin bukatuko da eguna. Berritasun gisa, aurten 3×3 futbol txapelketa bat antolatuko du DBH3-ko euslider taldeak. Euslider taldea, AEK-rekin elkarlanean, euskararen erabilera sustatzeko talde modura sortu da. Beren helburua, kasu honetan futbol lehiaketa baten bidez, haurren aurrean euskara natural erabili eta eredu izatea da.

Aurretik, ohi bezala, tortilla lehiaketa ere izango da, eta ondoren bazkaria. Ubera elkartetik tortillak egitera eta bazkaritako txartelak hartzera gonbidatu nahi dute Zaraguetako komunitate osoa. Ederki pasako dugu!