Itzulpen
automatikoa

Harrera astearekin eman diogu hasiera ikasturteari

Aste honetan ekin diogu 25/26 ikasturteari. Azken urteetan ohi dugun bezala, harrera aste berezia izan da lehenengo aste hau. Uda osoa elkar ikusi gabe egon garen ikasle, irakasle eta langileek berriro ikusi dugu elkar, eta lanean hastearekin batera, udako kontuak kontatu eta taldea egiten joan gara.

Lehen eskola egun hauek ikasturtearen hasiera markatzen dute, eta egun garrantzitsuak dira gure ume, ikasle, gaztetxo eta baita hezitzaileontzat ere.
Harrera aste honetan jolas, dinamika eta irteera egin ditugu aste osoan zehar.
Talde izaerari garrantzi handia ematen diogu gurean, eta ikasturte hasieratik jartzen dugu indarra talde kohesioan eta harremanetan. Ikasturte berri on guztioi!