[elhuyar_lang_selector]

Arraunlariak Zaraguetan!

Joan den ostiral arratsaldean bisita ederra izan genuen eskolan: Jon Lizarralde, Mikel Lizarralde eta Itziar Olasagasti arraunlariak eta Xabier Altuna, arraun elkarteko zuzendaritzako kidea, etorri ziren bi bandera eta garaikur handi batekin: Lekeitioko bandera, Kontxakoa eta Eusko Label ligako garaikurra. Ez dira egunero irabazten horrelako sariak eta, hori dela eta, ongi-etorri ederra prestatu genien kamiseta hori eta guzti. Ohorezko pasilloa egin ondoren, argazkiak atera zituzten gela guztiekin, eta batek baino gehiagok abagunea aprobetxatu zuen soinean zuen kamiseta arraunlariei sinatuarazteko.

Ondoren, LH5-6ko ikasleekin tertuli eder bat izan zuten bideo gelan. Horretarako, kazetarien gisan, ikasleek prestatuta zituzten galderak egin zizkieten arraunlariei.  Mikelek, esate baterako, eguneroko lanaren garrantziaz hitz egin zien “Arrauna ikastea bezala da: eskolan egunero klasean adi egon behar duzu eta etxekolanak egin behar dituzu gero frogak ondo egiteko. Ba arrauneran ere, egunero oso ondo entrenatu behar duzu, besteak beste, gero estropada ondo ateratzeko”.

Ordu bete baten ondoren, agurtu zituzten arrraun elkarteko lau ordezkariak. Hauek izen emate orri batzuk eman eta arraunean hastera animatu zituzte ikasleak.