Itzulpen
automatikoa

DBH4koak Lanbide Heziketako azokan

DBH4ko ikasleak Azkoitian izan dira gaur Urola Kosta eta Urola Erdia eskualdeko lanbide heziketako eskaintza ezagutzeko egin den azoka berezi batean. Hainbat eskoletako postuak ikusi ahal izan dituzte: Monte Albertia LHII, Oteitza Lizeo Politeknikoa, Zumaia BHI, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Izarraitz Lanbide Heziketa eta Aiala Sukaldaritza ikastetxea.

Azoka Urola Kosta eta Urola Erdiko Lanbide Heziketako ikastetxeek, Garapen Agentziek eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak antolatu dute, elkarlanean, talentuaren sorrera, erakartzea eta mantentzea sustatzeko.

DBH4koentzat prestatutako orientazio planarekin segiz, datorren hilean bisitan izango ditugu Usurbilgo Lanbide Eskolakoak eta, baita, Lizardiko institutukoak ere.