[elhuyar_lang_selector]

Gurasoentzako euskara ikastaroa martxan

AEKren eskutik, irailaren bukaeran martxan jarri zen gurasoentzako euskara ikastaroa. Ohitura den moduan, AEKko irakasle Egoitz Dorronsoro eskolara etortzen da bazkalostean, eta ikasleak arratsaldeko klaseetan dauden bitartean gurasoek jasotzen dituzte euskara eskolak.

Aurten 10eko taldea osatu da, eta gogoz ekin diote ikasturteari. Ikastaro honen helburua gurasoak oinarrizko euskara baten jabe egitea da, eta bide batez, beren seme alabei euskararekiko sentsibilitatea erakustea.

Ikastaro honek eskolako Hizkuntza Planaren zutabeetako bat osatzen du, euskararen normalizazio bidean ezinbestekoa jotzen baita etxetik egiten den saiakera.