Itzulpen
automatikoa

Orioko esamoldeak lantzen Aritz Pardinarekin

Herriko Udalak herriko hitzak eta esamoldeak biltzeko beka-deialdia egin zuen 2023ko udazkenean, eta, beka irabazita, Aritz Pardina oriotarra aritu zen bilketa-lan horretan. 2024ko urtarrilean hasi eta ekainera bitarte, bilketa-lan mardula egin zuen Pardinak. 600etik gora hitz eta esamolde jaso, sailkatu eta antolatu zituen.

Eskolako Hizkuntza Normalkuntza Batzordetik, Aritzi eskolan ikasleekin lanketa bat egitea proposatu zitzaion, Orioko hizkeraren adierazkortasuna lantzeko abagune paregabea zela ikusita. Aritzek segituen hartu zuen enbidoa, eta udaberri honetan horretan aritu da DBHko ikasleekin. Lehendabizi DBH1 eta DBH2koekin saio bana egin zuen, eta aste honetan berdin egin du DBH3 eta DBH4koekin.

600 hitz eta esamolde horietatik 50 bat esanguratsuenak hartu, eta ikasleak jolasean jarri ditu asmatuz zer esanahi duten, zein momentutan erabili daitezkeen, zeinekin erabili daitekeen eta zein tonutan. Aldi berean, herriko literatur lehiaketa aprobetxatuz, esamolde horietako bat edo beste idatzizkoan erabiltzera bultzatu dituzte ikasleak.

LH5 eta LH6en, aldiz, esamolde batzuk aukeratu, marrazkiak egin, eta esanahia eta adibideak idatzi dituzte, letra larriz, gero txikiagoek ere irakurri ditzaten. LH 4an  txontxongiloen bidez antzerkitxoak egiten ari dira, hitz edo esamolderen bat erabiliz.

Orain, erabileraren poderioz, hitz eta esamoldeak barneratzea da gakoa eta, pixkana-pixkana, hizkuntzari txinpartak atera eta adierazkortasuna hobetzeko.