Itzulpen
automatikoa

Datorren astean Zaragueta Lasarten

Borobilean elkartearen gonbitari esker, datorren astean, hilaren 24an, Lasarte-Orian egongo gara “Lasarte-Oria: Harrera Herria?” izeneko tertulia batean.

Tertulia horretan, hainbat herritako esperientziak ezagutarazi nahi dituzte antolatzaileek: Hernaniko Amher elkartearena, Zaldibiako Lardizabal eskolarena eta, gurea, Zaragueta eskolarena. Aitzakia Balearen Bidean bada ere, eskolan migrateen harrera eta bertako sentitzeko egiten diren jarduera guztiak azalduko dira: hamaiketako multikulturaletik hasi, euskara klaseetatik segi eta  babes ofizialeko etxebizitzen berri emateraino.