Itzulpen
automatikoa

PLANETARIOA ESKOLAN

Azaroan, lehenengo astean, Planetarium
txiki  bat izan dugu eskolan.
         
Ez hain txikia!!! Denak sartzen
ginen barruan etzanda!
Airez puztutako esfera erdi baten modukoa zen.
Arin ibili behar zen sartzeko eta irteteko barruan geratu nahi ez bazenu. Izan
ere pixkanaka hustu egiten zen irteteko zirrikitua irekita edukiz gero.   
Eurekan 
bezalaxe,  konstelazioak eta  eguzkiaren inguruan lurrak egiten dituen mugimenduak,
gaua eta egunak , eta urtaroak sortuz, ikusteko aukera izan genuen  giro goxoan. Izan zen ere goxotasunean lo
geratu zena ere.