Gu eskolatik ateratzean sartzen zinen zu lanera, Jabier. Guk lanak bukatzean hasten ziren zure lanak: komunak garbitu, pasilloak fregatu, arbelak txukundu, mahaiak pasa… Askotan kaskoak jantzita ikusten zintugun, irratia edo musika entzuten, eta gure irteerako builak sahiesten.
Eta, joan den ostiralean, ustekabean, jakin ez genuen ba joan zinela? Mundu hontatik joan zinela? Nola ba! Ez da posible pentsatu genuen. Ostegunean gure artean zebilen, eta astelehenean ez dugu berriz ikusiko. Ezin genuen sinetsi.
Eta asteburuaren ondoren, eskolara bueltatu gara. Zer den bizitza, ezta? Norbait egunero ikusten duzunean, ez duzu ikusten; eta, bat-batean, ez duzunean ikusten, supituki, ikusten duzu, hutsuneak ikustarazten dizu falta den hori.
Ostiralean egun tristea izan zen gure eskola osoarentzat. Zaila da horrelako momentuetan hitzak aurkitzea, eta are zailagoa da maite dugun pertsona bati agur esatea.
Zure oroitzapenak gurekin geratuko dira betiko, Jabier. Elkarrekin bizitako momentuak eta utzi diguzun arrastoa ez ditugu ahaztuko.
DBH4ko ikasleak eta tutorea
