Duela pare bat aste eskolako patiora etorri ziren kanpoko langileak eta zerbait muntatzen hasi ziren. Forma hartzen hasi zenean erabilera ugari dituen “zelaitxo” bat dela ikusi dugu. Gure ustez oso ondo doa eta asko erabiliko dugu baina ez al du harea gehiegi edukiko? Edo zaku horiek lurrari eusteko bakarrik dira?
Laster ikusiko dugu!
DBH 1eko Egoi eta Mikel
