Itzulpen
automatikoa

DANBOR-HOTSAK ZARAGUETAN

Aurreko egunetan danborrada prestatzen ibili gara Zaraguetako Haur Hezkuntzako haur eta irakasleak. Gozatu ederra hartu dugu txapelak egiten, abestiak ikasten eta entseguetan. Eta azkenean iritsi da ikasitakoa gainontzeko ikasle eta irakasleei erakusteko eguna. Goizeko hamar eta erdietan hasi gara Donostiako martxaren doinu eta danbor-hotsekin eskolako bazterrak alaitzen. Oso ondo egin dugula esan digute, eta primeran pasa dugu!!! Gaurkoarekin nahikoa izan ez duenak, Donostian eta Azpeitian izango du parrandarekin jarraitzeko aukera.

DanborHotsakZaraguetan