Itzulpen
automatikoa

Prest sanpedroetako 3x3rako?

Sanpedroetan ohi bezala, 3×3 futbol txapelketa egingo da ekainaren 28an Mendibeltz futbol zelaian Ubera Guraso Elkarteak antolatuta.

14:30ean hasiko da txapelketa, eta 21:00ak aldera bukatuko da, aurrena haurrak eta gero helduak.

Lauzpabost jokalariko taldeak osatu behar dira, eta izen ematea irekia dago dagoeneko. Ekaina 17a baino lehen eman behar da Karela Kiroldegian edo Zaragueta Herri Eskolan.
Ondorengo galdetegian ere izena eman daiteke, eta ordainketa ere bi modutara egin daiteke (4 euro jokalariko).

  • Karela eta Zaraguetan eskura
  • Galdetegia beteta, Bizum bidez 669614548ra (Kontzeptua taldearen izena)

Nobedade moduan, kategori batzuetan berrikuntza batzuk daude: helduen nesken kategorian, DBH3tik aurrera, taldekatzea libre izango da, eta DBH3-4 mailatan ere bai.

Zalantzak argitzeko 688739779 zenbakira deitu besterik ez duzue, Anderren izenean galdetuta.

(Argazkia: Karkara)