Itzulpen
automatikoa

Badator Eskolako Festa!

Ekainaren 15ean, larunbatarekin, Eskolako Festa ospatuko dugu. Ubera Guraso Elkarteak primerako egitaraua osatu du.

Nobedade moduan, tortilla txapelketa egingo da eguerdian, hamaiketako multikulturalarekin batera. Kartelean bertan azaltzen den moduan, bi modalitate egongo dira: Bata ikasleen tortillarik onena izendatuko duena, eta bestea, gurasoen tortillarik onena izendatuko duena. Bazkal aurretik, baita ere, HHkoek aurpegiak margotuko dituzte eta Ibai Esoain gurasoak ipuinak kontatuko dizkie LHkoei.

Bazkal ostean, azken urteetan bezala, Joseba Ostoloza eskolaren eskutik Herri Kirolak izango dira, baita bingoa, merienda eta dantzaldia ere. Aurten, DJ Fisher oriotarra arituko da musika jartzen.

Ahaztu gabe, gogorarazi nahi dizuegu bazkaltzeko txartelak eskolako idazkaritzan daudela salgai. Carlotari eskatu besterik ez duzue ekainaren 12a baino lehen.