Azaldu dira, azaldu dira mendian behera Olentzero eta Mari Dominigi. Hamarrak jotzeko hamar minutu falta zirela, goitik behera etorri dira biak, eskuz esku.
Berehala egin die ongi-etorria Ainhoa zuzendariak, eta zerbait jan ondoren, ikasleekin berriketan hasi dira. Aurten Olentzero pixkat bat flakatuta etorri da, iaz jateko gehiegi eman ziela-eta aurten kirola egiten hasi omen da. Berriketan eta kantari aritu dira batarekin eta bestearekin, nekatuta baina pozik zeuden eta haurrak ere pozik, nola ez ba!
Goiza gurean pasa eta gero, eguerdi aldera abiatu dira, berriz ere, beren lanetara.
Olentzerok eta Mari Domingik alde egin eta gero, ikasleek Ubera familia elkartekoek eta Esperientzia Eskolakoek prestatutako taloak jan dituzte. Ondoren, mahai jolasetan, kantuan eta dantzan aritu dira, oporretako azken egunari dagokion moduan.
Esan beharra dago, aste honetan HHko eta LHko guztien eskuekin Gabonetako zuhaitza osatu dutela, eta LH5ekoek apain-apain jarri dutela, enborrean eskolako hizkuntzak txertatuz.
Eskolako komunitate osoaren izenean, ondo-ondo pasa ditzazuela opor egun hauek. Eguberri eta Urteberri on danori.