Itzulpen
automatikoa

Nerea Ostolaza eta Aratz Oliden eskolan praktikatan

Eskolan dauzkagun praktiketako bi irakaslerekin kontu kontari ibili gara. NEREA OSTOLAZA eta ARATZ OLIDEN dira gure gaurko protagonistak. Honakoa kontatu digute:

Zer ari zara ikasten? (NEREA)

Lehen Hezkuntzako gradua ikasten ari naiz Mondragon Unibertsitatean eta 3. urtean nago. Gainera, urtarriletik aurrera ingeleseko aipamenarekin hasiko naiz.

Zer moduz ari zara sentitzen praktikaldian zehar? (ARATZ)

Oso gustura sentitzen ari naiz. Zaragueta eskola txiki bat da, eta guztien artean armonia oso ona dagoela konturatu naiz. Irakasle guztiek elkarrekin hitz egiten dute eta egin beharreko lan guztiak koordinatuta daude. Ikasleen artean ere, laguntasun handia ikusten da. Horrelako eskola batean sartzea erraza da, eta nire kasuan, beste irakasle bat bezala tratatzen naute.

Irakasle izatearen zailena zer iruditzen zaizu? (ARATZ)

Irakasle izatearen zatirik zailena ikasle bakoitzak zer behar duen jakitea dela iruditzen zait. Ikasle bakoitza mundu bat da eta hauen indargune eta ahulguneak ahalik eta azkarren bilatzen saiatu behar du irakasle batek. Ikasle bakoitzak zer behar duen jakiteaz gain, oso garrantzitsua da gelako giroa ona izatea. Giro hori ona izateko, irakasleek ikasleen errespetua eduki behar dute. Lehenengo pausua, gelako giroa ona izatea eta bigarrena, ikasle bakoitzak zer behar duen ulertzen jakitea da.

Zer moduz sentitu zara eskolako gainerako kideekin? Eskolako parte sentitu zara? (NEREA)

Oso gustura sentitu naiz ikasleekin eta beste irakasleekin. Beste bat gehiago bezala tratatu naute eta horrek oso integratua egotea sentiarazi dit. Ikasleekin batera ekintza guztietan hartu dut parte eta hainbat gauzetarako hartu naute kontutan. Honenbestez, oso eskertuta nago Zaraguetari eta bertako jendeari.