Ubera Zaraguetako guraso elkarteak antolatuta, apirilaren 27an, larunbatarekin, kultur arteko jaia ospatuko dugu herriko plazan. Batetik, DBH3ko ikasleek beren jatorrizko herrietako pintxoak jarriko dituzte dastagai, eta bestetik, eskolako gurasoek osatutako Samba Badago taldeak joko du.
Larunbat eguerdian, 13:00etan, izango da kultur arteko festa herriko plazan. Zaragueta Herri Eskolaren komunitateak zenbait familien jatorrizko herrialdeetako pintxo eta jakiak eskaini nahi dizkie herritarrei, herrian dugun anitztasun zoragarri hori erakuste aldera. Maroko, Senegal, Pakistan, Argentina, Dominikar Errepublika, Katalunia, Honduras eta Euskal Herriko jakiak egongo dira. Alde horretatik, musika ere halakoxea izango da, Samba Badago taldeak alaituko du plaza beren erritmo eta doinu brasildarrekin. Samba Badago taldea eskolako guraso batzuek osatzen dute, eta han eta hemen jarduten dute bazterrak alaitzen.
Festatxo honekin, Zaragueta eskolak beren aberatasuna erakutsi nahi die herritarrei. Gonbidatuta zaudete!