Itzulpen
automatikoa

“Kazetaritza lan onena” saria Zaraguetarentzat

Emakumeak Zientzian taldeak hainbat sari eman ditu Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela-eta Donostiako EHUren areto nagusian.  Zaraguetako LH6ko ikasleek “Kazetaritza lan onena”-ren saria jaso dute, “Elkarrizketa ezazu ikerlari bat” lehiaketaren barruan.

Lehiaketa orain dela hilabete batzuk jarri zen martxan, eta ikasleek emakume zientzialari bat elkarrizketu behar zuten. LH6ko ikasleek, Aritz Baraibar irakaslearen laguntzarekin, Lohitzune Solabarrieta AZTIko ikerlaria elkarrizketatu zuten. Grabatu, bideoa editatu eta  lehiaketara aurkeztu ondoren jaso dute saria.

Saria jasotzera Martina Salsamendi, Hodei Uranga eta Ainara Vasquez igo ziren. Saria Lohitzune berak eman zien: 6. mailako bi geletako gelakide guztiontzat Donostiako Zientzia Museorako sarrera eta oroigarri bana. Bejondeizuela!