Itzulpen
automatikoa

Gurasoek eskolan euskara ikasteko aukera izango dute

Ubera Guraso Elkarteak antolatuta, Zaragueta eskolako gurasoek euskara ikasteko aukera izango dute eskolan bertan Orioko AEK euskaltegiaren eskutik.

Bazkalostean euskara ikasteko aukera izango dute eskolako gurasoek, eskolan bertan, datorren hilabetetik aurrera. Gurasoentzako berariaz antolatutako ikastaro bat da, eta A1 maila eskuratzeko moduan izango dira ikasturte bukaeran. Eskolak astelehen, astearte eta ostegunetan izango dira, eta 22€ ordaindu beharko dira moduloko. Izen emateko azken eguna iraliaren 20 izango da.