Urtero-urtero irakasle ikasketak edo bestelakoak egiten dituzten pertsona asko izaten ditugu eskolan praktiketan. Administrari, informatikari, HH edo LHko tutore, hezitzaile, bigarren hezkuntzako irakasle…
Horien artean, tarteka, ikasle ohiak ere etortzen dira Zaraguetara. Aurten, esate baterako, Asier Zubizarreta eta Nora Erkizia ibili dira praktiketan. Asier Bigarren Hezkuntzako masterreko praktikak egiten aritu da bi hilabetez, eta Nora Gela Egonkorrean ari da praktikak egiten, hezitzaile lanetan.
Poztekoa izaten da ikasle ohiak bueltan ikustea eta beste leku batetik eskolaren dinamikan sartzea. Hauen hitzetan oso esperietzia aberasgarria izaten da, eta etorkizunean zerekin aurkituko daitezkeen ikusten izugarri laguntzen die. Eskerrik asko bioi, eta aurki arte!
