[elhuyar_lang_selector]

DBHkoak geografiako irakasle

DBH2ko ikasleak irakasle bihurtu dira egun batez; Euskal Herriko mapa politikoarekin puzzle bana egin dute, eta LH4 eta LH5ekoekin landu. Euskal Herria ezagutzeko eta material manipulatiboarekin jolasteko tresna dibertigarria suertatu zaie LHkoei, eta zekitena finkatzeko balio izan die DBH2koei.

Saio bat erabili dute puzzlea osatzeko, zazpi probintziak eta hiriburuak kokatzeko eta ariketa fitxa bat osatzeko. Gustura aritu dira elkarlanean. Jarduera borobiltzeko, LHko ikasleak pozarren joan ziren etxera DBHkoek oparitutako puzzle banarekin. Esperientzia interesgarria izan da DBHkoak irakasle rolean jartzearena, eta nola batzuek hala besteek oso ondo baloratu dute. Adinak nahastuta jarduteak zenbat onura ekartzen dituen alde guztientzako!