Maiatzaren 4an, larunbatarekin, Elhuyarren Zientzia Azokan hartu dute parte DBH1eko ikasleek, Usurbilen. Gipuzkoako hainbat eskolekin batera beren STEAM proiektuak aurkeztu dituzte herriko frontoian. Bateko negutegi txikiak, besteko beso hidraulikoak, edo muskerren inguruko ikerketak…. denetik ikusi ahal izan da.
Gureek azken asteetan egiten aritu diren Intsektuen Hotela aurkeztu dute. Izenak berak dioen bezala, gelatxoez osatutako hotel bat da, intsektu desberdinak beren txokoa eduki dezaten pentsatua. Biodebertsitatea murrizten ari dela jakina da, eta intsektuak ere, bere txikitasunean, gutxitzen ari dira hainbat faktoreren poderioz. Animalian %90a intsektuak dira, eta berebiziko funtzioa betetzen dute nola polinizatzeko garaian hala izurrien kontrolean ere, besteak beste.
Proiektu berean Natur Zientziez gain, Matematika eta Ingelesa uztartu dituzte, hotelaren aurrekontua eta azalpen testu elebidunak sortuz. Horrez gain, Santos Carretero baratza zaina eta Itziar Lopez irakaslea eta erlezaina gelan izan dira beren ezagutza eta esperientzia partekatzeko. Orain, azoka eta gero, eskolako baratzean jarriko dute hotela, intsektuak noiz etorriko. Ondoan hotelaren garrantziaren berri azaltzen duten infografiak ipiniko dituzte, ikusten duenak zertarako den eta hotelak zein “bezero” izan ditzakeen jakin dezan. Gehiago jakin nahi duenak, proiektuaren nondik norakoak hemen ikusi ditzake.
Usubilgo azokaren aukera bikain aprobetxatu dute ikasleek egin dutena jendeari azaltzeko, eta azalpenen bidez ikasitako finkatzeko. Elhuyarri eskerrak eman besterik ez dugu Zientzia Azoka antolatzeagatik eta larunbat goiz berezi-berezi bat bizitzeko aukera emateagatik.