[elhuyar_lang_selector]

Adikzioen prebentzioa helburu

Aste honetan DBH4ko ikasleekin Ortzadar aholkularitza enpresako Iñigo Zeballos egon da eskolan hainbat adikzioen inguruan hitz egiten. Bi saioetan, batez ere, substantzien adikzioari buruz hitz egin dute: alkohola, tabakoa, baperrak, edari eneregetikoak, bestelako drogak…. Saio hauek irakasleen presentziarik gabe egiten dira, eta ikasleek teknikariaren partetik informazio zuzena jasotzeaz gain, beren galdera eta hausnarketak konpartitzeko abagunea izan dute.

Saio horiek Orioko Udalak diseinatutako “Adikzioen prebentzio plana 2026-2031”-ren markoan kokatzen dira, hain zuzen ere, EAE-ko ikastetxeetan alkoholaren eta beste droga batzuen  kontsumoa prebenitzeko programaren barruan.

Aurten Orioko Udalak Adikzioen Prebentzioa eta Osasuna Sustatzeko Diagnosia osatu du, eta diagnosi horrek hainbat ondorio azaleratu ditu. Batetik, Orioko gazteen aisialdian kirolak, kuadrillan egoteak eta musikak pisu handia dutela jasotzen du, eta horiek babes-faktore garrantzitsuak direla. Baina arreta jarri beharreko hainbat eremu ere identifikatu dira, hala nola, alkoholaren normalizazioa jai- eta aisialdi-testuinguruetan, tabakoaren eta bapperraren presentzia, edari energetikoen kontsumoa, sare sozialen eta mugikorraren erabilera, eta bideojokoen nahiz apustuen inguruko prebentzioa lantzeko beharra.

Eskolako saio horiez gain, udalak orientazio zerbitzu bat eta guraso eskola bat ere jarri ditu martxan.