Lehenengo igandeko Kontxako estropadaren biharamunean ekin genion aurtengo ikasturteari, eta piano-piano, osatu dugu astea. Aurreneko egun hauek bereziak izaten dira: egokitzapena egin behar izaten dute txikienek, etapaz aldatzen dira beste batzuk, udan ikusi ez dituzten lagunekin topo egiten dute, irakasle berri batzuk ezagutzen joaten dira… Emozio asko pilatzen dira, eta pixkanaka-pixkanaka, zentratzen joatea izaten da lehendabiziko aste honetako helburua.
Aldaketa hori bortitza ez izateko eta talde kohesioa lantzeko, ohikoak ez diren hainbat jarduera egin dira: Talde dinamika sustatzeko jolasak egin dira maila guztietan, kanpineko igerilekura joan dira LHkoak eta mendi buelta ederra eman dute DBHkoek.
Datorren astean, HHkoak egokitzapenarekin segituko dute eta LHkoak goiz eta arratsaldez hasiko dira. DBHkoak jardunaldi jarraiarekin jarraituko dute irailaren bukaera arte.