[elhuyar_lang_selector]

HHko irakasleak ipuin kontalari

Azken egunotan ipuinen proiektua lantzen ari gara, eta hori dela eta ekintza polit bat burutu dugu gaurkoan. Haur hezkuntzako irakasle bakoitzak gustokoen duen ipuina aukeratu du ipuin kontalari lanetan aritzeko. Egun batzuetan ikusgai izan ditugu ipuin horiek, eta haur bakoitzak zein entzutera joan nahi duen erabaki du.
Ez da erabaki erraza izan, ipuin guztiak dira erakargarriak eta!
Behin ipuina aukeratu ondoren, dagokion espaziora joan, eta ipuinen mundu magiko horretan sartu gara denok.
 
Benetan gozatu dugu denok, bai haurrek eta baita helduok ere!