[elhuyar_lang_selector]

HH2ko lehen hilabeteak

Konturatu orduko azarora iritsi gara!

HH2ko ikasleok gure lehen pausoak eman ditugu eskolan hilabete hauetan. Hasierak ez ziren errazak izan: leku berria, aurpegi berriak, ohitura berriak… Baina, zorionez, gehienok Haur Eskolatik elkar ezagutzen genuen, eta horrek bidea asko erraztu digu.

Lehen asteetan familiak oso gertu izan genituen. Ama, aita eta amona asko gurekin egoten ziren goizetan, eta horrek segurtasuna eta lasaitasuna eman zigun. Pixkanaka-pixkanaka, ordea, agurtzen joan ziren, Fatima eta Ainhoarekin gustura eta lasai geratzen ginela ikusi zutenean.

Aste hauetan eskola ere ezagutzen joan gara: parkea, psikomotrizitate gela, jangela eta txoko berriak esploratu ditugu. Gainera, beste geletako haurrekin harremanak egiten eta lagunak aurkitzen hasi gara.

Egunero jolasteko, abesteko eta dantzatzeko tartea izaten dugu, eta primeran pasatzen dugu! Bitartean, elkar ezagutzen, konfiantza hartzen eta talde polit bat osatzen ari gara.

Oraindik ikasturtea hasi besterik ez dugu egin, baina dagoeneko istorio, aurkikuntza eta bizipen ugari pilatu ditugu. Gogotsu gaude elkarrekin biziko ditugun hurrengo abenturak ezagutzeko!