[elhuyar_lang_selector]

Munduko zazpi mirariak

Kaixo guztioi!

Zer moduz igaro dituzue oporrak? Indartsu etorri al zarete oporretatik?

Gu gogotsu etorri gara, azken hiruhileko honetan lan pila bat egiteko asmotan. Bigarren hiruhilekoko azken asteetan, gizakiak sortutako munduko zazpi mirarien inguruan proiektutxo bat egin genuen.

Zazpi mirari horietatik, guk lau landu ditugu: Brasilgo Kristo Redentor, Mexikoko Chichen Itza, Indiako Taj Mahal eta Erromako Koliseoa. Mirari bakoitzaren maketa egin genuen eta horretaz gain, bakoitzari dagokion informazioa bildu genuen triptiko batean.

                    

Amaitzeko, aipatu, aurkezpenak egiteko bertsoak sortu genituela.

Dena datorren astean izango duzue ikusgai eskolako pasabideetan zehar. Disfrutatu!

LH5eko ikasleak