Itzulpen
automatikoa

EUSLIDER eta BERRIAko formazioak martxan

Ilbeltzaren bukaerarekin batera, Euslider egitasmoa abiatu dugu DBH3 gelan. Euslider egitasmoa AEK-k, UEMA-k eta eskolak elkarlanean jarri duten egitasmo bat da. Ikasleak soziolinguistikoki hezi, eta ikasleak euskararen erabileran bultzatzaile bihurtzeko helburua duen egitasmoa da, hizkuntza ohitura berriak sortu eta euskal hiztunak aktibatzeko.

Horretarako AEK-ren eskutik formazio saioak jasoko dituzte otsailean, eta ondoren aztertuko da eskolan zer egin daitekeen goian aipatutako helburuak betetzeko.

Bestetik, otsailaren 17tik aurrera, DBH3 ikasle ber-berek, Berria egunkariko kazetaritza formakuntza jasoko dute. Euskara eta Literatura ikasgaian kazetaritza-generoak lantzen ari dira, eta horri loturik, BERRIA egunkarian urte luzez jardun duten kazetariekin tailerrak izango dituzte, kazetaritzaren oinarrizko kontzeptuak lantzeko.

Apirilean,  formakuntza saioak errematatzeko, Berria egunkariko egoitza nagusira egingo dute bisita, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkera.