Itzulpen
automatikoa

‘Ez nago bakarrik’ ipuina aurkeztuko du Maritxu Amenabarrok

Ez nago bakarrik ipuina aurkeztuko du Maritxu Amenabarrok maiatzaren 9an, ostegunarekin, 17:00tan Kultur Etxean. Saioa Ubera guraso elkarteak antolatu du eta 5 urtetik aurrerako umeentzat pentsatua dago.

Harrera familia batean hazitakoa da Amenabarro, eta esperientzia horretatik abiatuta idatzi du ipuina. Karkara aldizkarian ondo asko azaldu zuten bezala, Amenabarro harrera familia batera iritsi zen 8 urte zituenean eta esperientzia horretatik abiatuta idatzi du ipuina. Harrera familien gaia landu du emozioekin eta bizi esperientziekin aberastuta.

6 eta 12 urte zituzten Maritxu eta Ainara Amenabarron ahizpek Gipuzkoako Foru Aldundiak gurasoengandik banandu zituenean. Tutoretzapeko etxe batera eraman zituzten, eta handik bi urtera, Aitor Iruretagoienak harreran hartu zituen, Aian. Liburua sortzeak eragin dizkion emozioak kontatu dizkio Karkara-ri Maritxuk. Gehiago jakin nahi izzatera, hementxe duzue albiste osoa.