Itzulpen
automatikoa

Osasun Astea eta Martxoaren 8a

Aurten ere hemen ditugu Osasun Astea eta Martxoaren 8a. Ingurumen eta Hezkidetza batzordeek antolatuta, hainbat kontu egiten ari gara HH, LH eta DBHko mailetan osasuna eta Emakumeen Nazioarteko Eguna gaitzat hartuz.

Astea hasteko, Kontsumobide elkartetik tailer batzuk jasotzen ari dira ikasleak. Hala nola: etiketek ezkutatzen dutena, dieta orekatua eta barazki eta fruten ortzadarra. Aldi berean,  bazkalostean sukaldean dabiltza jo eta su jaki osasuntsuak prestatzen.

Bestetik, Martxoaren 8a dela eta, hainbat jarduera daude martxan: HHkoek zenbait emakumezko idazleen liburuak irakurriko dituzte; LH 1-2koek lanbideak eta generoa aztertuko dute marrazkien bidez; LH 3-4koek Errauskine liburua irakurri eta landuko dute; LH 5-6koek Ana Franken egunerokoa irakurri eta poema idatziko dute; eta LH6koek argudio testu bana idatziko dute genero arrakalaren inguruko hainbat gaiei buruz.

DBH 1-2n, aldiz, Oiana Blanco Etxeberria irakaslea eta judoka ohiaren bisita izango dute martxoaren 8an. Oiana Emakumea eta Kirola gaiaren inguruan  arituko da, eta olinpiadetara bidean izan zituen esperientziak kontatuko dizkiete, aurten urte olinpikoa dela aitzakia hartuta. DBH 3 eta 4koek hainbat liburutako pasarte eta bertsoak aztertuko dituzte, eta Yoko Ona podcasta entzun eta eta edukiaren gainean hausnarrean arituko dira.