Itzulpen
automatikoa

Sahararako materiala bidean da

Urtero bezala, aurten ere, herriko elkartearekin batera, martxan jarri genuen Mendebaldeko Sahararako material bilketa. Egunero-egunero kaxak lekalez, konpresaz, azukrez eta abarrez betetzen joan dira eta kiloak kontatzeko ardura LH2koek izan dute. Aise bete dugu jarri genuen kilo kopuruaren langa. Atzo eraman zituzten kaxak.

Gauzak horrela, aurtengo helburua betetzat eman dugu eskolan, janari bilketaz gain, Saharako herriaren eta errefuxiatu kanpamenduen berri ere eman dugulako. Bereziki, interesgarria izan zen Fatimak eta Lamathek eman zuten hitzaldia. Eskerrik asko biei, eta baita Jokini ere, erakutsi duzuen prestutasunagatik.

DBH2ko ikasleek hitzaldiari buruzko kronika idatzi zuten beren blogean. Hemen duzue lotura.

Sahara behar gorrian