Begisare ikusmen murriztua duten pertsonen elkartearekin batera, DBH4ko ikasleek “Aniztasunetik eraikiz” proiketuan parte hartu dute. Proiektu honek anitztasuna bistaratu eta aintzakotzat hartzea du xede, eta Begisare elkartekoekin landu duten bezala, beste hainbat gai ere lantzen ari dira azken bi ikasturteetan.
Begisare erretinaren distrofia hereditarioak dituzten pertsonak eta ikusmen urria edo itsutasuna sortzen dituzten bestelako gaixotasunak dituzten pertsonak osatzen dute, eta bi eskoletara, tartean Zaraguetara, bisitak egin dituzte beren desgaitasuna azaldu eta ikustarazteko. Gure eskolan eta Soraluzeko eskolan izandako esperientzia bideo batean jaso dute, eta hementxe duzue ikusgai.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritzak sustatu du proiektua, eta zentzu horretan, eskerrak eman nahi genizkieke bai Aldundiari, baita Begisare elkarteari eta baita Pello Sarasua koordinatzaileari ere.