Lourdes del Hoyoren omenezko muralaren inaugurazioa egin dugu gaur arratsaldean eskolan. Muralean Esti Markezen “Oroitzapenek esnatu naute” abestiaren letra agertzen da.
Aurkezpena Aiora Palau eta Garbiñe Aramendi ikasleek egin dute. Ondoren, Ubera guraso elkarteko Idurre Lizarraldek hartu du hitza, segidan, Ingrid Roig ikasleak Jon Gerediagaren poema bat errezitatu du, eta Itziar Vargas irakasleak biolinarekin lagundu dio. Bukatzeko, ikasle guztiek Esti Markezen abestia kantatu dute.
Mila esker mural hau egiten aritu zareten Klaudio Etxeberria eta Leire Gardieli, eta baita Esti Markezi ere.