Itzulpen
automatikoa

Azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna

Gaur herri mailako ekitaldia egin dugu. Hasteko, herriko banku morean elkartu gara LH3tik gorako ikasleak. Testutxo bat irakurri dute DBH4ko neskek, Lourdes del Hoyoren oroimenean.

Gero plazan elkartu gara. Bertan izebergaren ariketa egin dugu. Ikasle batzuk tabladura igo eta gelan mailaka landutako mikromatxismoa bistaratu dute. Izeberga osatuta, ekitaldiari amaiera eman zaio Esti Markezen abestia kantatuz.

Horrez gain, aste osoan zehar lanketa berezia egin dugu, txikienetatik hasi eta handienetaraino: landare moreen landaketa, ur tanta moreak, puntu more erraldoia, eskolako sarreran puntu morea margotu eta pankarta egin, murala inauguratu…