Ikasturtea bukatzeko DBH2ko ikasleak txalapartaren munduan murgildu gara. Euskal Herrikoa den musika tresna hau ezagutzeko aukera izan dugu: bere jatorria, bilakaera, jotzeko modua.
Lehenik ikasgelan Primeran plataforma digitalean dagoen Oskar Tejedorren “Txalaparta, herri baten oihartzuna” dokumentala ikusi genuen. Bertan Euskal Herriko txalapartari eta ikertzaileen jakinduriaz jantzi gara ikasleak.

Ondoren, maiatzaren 7an zehazki, Iruñeako “Hutsun txalaparta” osatzen duten Anai Gambra eta Mikel Urrutia ikasleei tailerra eskentzera etorri zitzaizkigun gurera eta txalaparta jotzeko aukera izan genuen ikasle guztiok!! Musika egitea atsegina da benetan baina elkarrekin egitea askoz ere gehiago. ASKO gustatu zitzaigun esperientzia. Eskerrik asko Anai eta Mikel!