[elhuyar_lang_selector]

Tela igela HH4A gelan bisitan

Kaixo  lagunak:

Joan den ostiralean sorpresa handi bat izan genuen. Haur hezkuntzara TELA IGELA etorri zitzaigun.

Euskara asko entzuten duela eta, opari txiki bat ekarri zigun, berak asmatutako olerki bat eta ipuin bat. Badaki guri ipuinak asko gustatzen zaizkigula eta askotan ipuinak oparitzen dizkigu.

Hau poza!

Oso pozik jartzen gara TELA igela etortzen denean.

AGUR TELA AGUR MIGELA