BADIRA 40 EGUN GUTXIENEZ ETXEAN GORDETA GAUDELA MARMOTAK NEGUKO LOZORROAN BEZALA.
ETA BADA HILABETE GUTXIENEZ ERE UDABERRIAN SARTU GINELA. MARTXOAREN 21EAN HAIN ZUZEN ERE.
DATA HORRETAN, EGUNAK ETA GAUAK IRAUPEN BERDINA DUTE.
EH AIZUE! METRO BATERA JARRI ZAITEZTE!
ETXEAN GAUDENEZ, AGIAN, EZ GARA KONTURATU EGUNAK LUZATZEN ARI DIRELA ETA ZUHAITZETAN KIMU BERRIAK IKUS DITZAKEGULA, BELARDIAK LOREZ BETETA DAUDELA ETA LORE HORIETAN, ERLEAK, TXIMELETAK, MARIGORRINGOAK… DABILTZALA DANTZAN.
EH! GURE ERE HEMENDIK GABILTZALA!
BIHAR KALERA IRTETEKO AUKERA IZANGO DUGU ASPALDIKO PARTEZ. EZINGO DITUGU LAGUNAK BESARKATU ETA EZINGO GARA PARKETAN JOLASEAN ARITU.
BAINA, INORK EZ DU ESAN EZIN DUGUNIK IKERTZAILE LANIK EGIN. BAI, DETEKTIBE LANA; NATUR DETEKTIBEAK IZATEA PROPOSATZEN DIZUEGU!
NAHI BADUZUE BEHINTZAT, BILATU ZUEN ARMAIRUTAN, LUPA, KATALOXA, ARGAZKI KAMERA, KUADERNOTXOA… ETA GURASOEKIN PASIARAN ZABILTZATENEAN, AZTERTU INGURUKO NATURA; BELARDIAK, HONDARTZA KALEAK, ZERUA… SEGURU, LANDARE, ZUHAITZ, LORE, TXORI, XOMORRO,ARRAIN PILOA IKUSTEN DITUZUELA. GALDETU BERAIEN IZENAK ETA APUNTATU ITZAZUE.
ASKO IKASI ETA GOZATUKO DUZUE!
GORA ORIOKO NATUR DETEKTIBEAK!