Itzulpen
automatikoa

IGARKIZUNA

ZEIN DA PAPER ARTEAN GIZEN JAIO
TA ZOTZA BEZAIN ARGAL HILTZEN DENA?

                                                               
                                                         TXUPATXUSAAA!

Txupatxus eta goxoki asko janda txantarra izango duzue
hortzetan eta ez badituzue zaintzen erori egingo dira.  Baina bestela ere, badakizue,  esneko hortzak pixkanaka
erortzen joaten dira. Perez sagutxoari uzten diozue askok hortza burukoaren
azpian eta hark oparitxo bat ekartzen. Baina ez da sagutxoa bakarra zeregin
horretan. Aspalditik Euskal Herrian Maritxu Teilatukoak batzen ditu ume txikiei
jausitako hortzak.  Teilatura botatzen
dira eta abesti hau kantatu:

Maritxu Teilatuko gona gorria
hartu hagin zaharra
eta ekarri berria.

Mari Teilatukoak kanta hori entzundakoan hortzak batu eta
bere herrialde magikora eramaten ditu, bertan izar bihurtuz.