Liburuaren eguna ospatu dugu aurten ere. Handienek txikienei azken hauek aukeratutako ipuin bana irakurri dieta eskolako txoko desberdinetan. Egun berezi honetan egiten dugunak hainbat helburu ditu: istorioen lilurarekin gozatzea, irakurritako ulertzeak duen garrantziaz jabetzea, irakurtzaletasuna sustatzea, desberdinen arteko harremanak bultzatzea, zaintzarako sentiberatasuna handitzea, ikasle guztiak eskolaren parte sentitzea…
Joan den astean elkar ezagutu zuten, eta txikienek handienei aukeratutako ipuina eman zieten atzorako ondo prestatzeko. Ahots goran irakurri eta, horrelaxe, bakoitza beren geletara bueltatu ziren. Irakurketa planean jasotzen den jarduera bat da honako hau, beste hainbat jarduerekin batera.
