Lh6-ko ikasleak Orioko polikiroldegira joan ginen eskaladan
trebatzea. Ez da lehen aldia izan eta aurreko saioarekin konparatuz hobekuntza
nabarmena izan dugu. Hasieran ezkerrean dauden bide “errazak” egin genituen
eta bukaerarako eskubi aldeko zapaietan jardun ginen. Hau lan gogorra izan
zen eta gutxi batzuk bakarrik lortu zuten goraino ailegatzea. Denok lortu
genuen bide bat behintzat egitea. Gure helburua harkaitzean probatzea
litzateke.
