Aurten, berriro ere, LH5.mailakoek “amets bat” saioan parte hartu dugu. Goizean Reale Arenara joan ginen. Han beste bi eskolako ikasleekin elkartu baginen ere, bakoitzak bere jarduerak egin genituen. Lehen zatian, ondoko kiroldegira joan eta zenbait joku egin genituen. Ondoren , Reale Arenako instalakuntzak ezagutu genituen: zelaia, aldagelak eta museoa. Bukatzeko Realaren ibilbideari buruzko erreportaje bat ikusi genuen. Bisita bukatu, ondoko parke batean bazkaldu eta etxeratu ginen.