Itzulpen
automatikoa

Ipuinen proiektua

Aste honetan HHko ikasleek ipuinen proiektuari hasiera eman diote: Makilakixki, Zazpi antxumeak, Txanogorritxu, Zuria izan nahi zuen hartza, Hiru txerrikumeak….  Horretarako, goizean goiz bildu dira eta ipuinari buruz zer dakiten hausnartu dute. Horretaz gain, proiektu honetan zer egin nahiko luketen adierazi dute.

Proiektua osatzeko, gaurtik, gurasoak etorriko dira eskolara ipuinak kontatzera. Horretaz gain, gela bakoitzak ipuin bana aukeratuko du eta  pertsonaiak landu, antzerkitxoak prestatu, eta ondoko gelakoei aurkezpenak egingo dizkiete, hizkuntza eta komunikazioa lantzea xede.