Orioko historia begibistan dugu, baina erraparatzen al diogu? Horretarako, arretaz begiratu behar…
Horixe egin dugu, hain zuzen ere, DBH2ko ikasleok Orioko curriculumean oinarritutako Euskaldunak eta Ternua izeneko proiektuaren baitan: Goiko Kaleko etxeetako ateburuetan herriak itsasoarekin izan duen harremanaren adierazle diren irudiak bilatu eta marraztu. Marrazki bakoitzari egindako deskribapen txiki batekin borobildu dugu jarduera.
