Itzulpen
automatikoa

ANTZERKI EMANALDI ARRAKASTATSUA

Lehen hiruhileko honetan LH3ko eta LH4ko ikasleak
antzerkia lantzen aritu dira Ixabel Agirresarobe antzezlearekin. Ahozkotasuna
eta sormena lantzeko helburuarekin gustura aritu dira ikasleak. Antzezpen
ikusgarria oholtzaratu dute eta ikusleak ere erne egon dira ikaskideak ikusten.
Ahozkotasunari garrantzia emanez eta euskara erdigunean ipiniaz, aberasgarria
izan da ikasleek egin duten ekarpena.